Albisteak

Athletiken Kopako finala jarraitzeko festa 18:00etan hasiko da

2024/03/26Athletiken Kopako finala jarraitzeko festa 18:00etan hasiko da

Barakaldoko Udalak bi pantaila erraldoi jarriko ditu, bata Herriko Plazan eta bestea Gurutzetan, Kopa Bizkaian geratzeko ilusioa bizitzeko. Hiriko merkataritza eta ostalaritza elkarteek bat egin dute programazioarekin, puzgarriak, musika, fanfarreak, opariak eta zozketa eskainiz.
1.134 pertsonak parte hartu dute Barakaldoko irisgarritasun unibertsalaren pertzepzioari buruzko herritarren inkestan

2024/03/251.134 pertsonak parte hartu dute Barakaldoko irisgarritasun unibertsalaren pertzepzioari buruzko herritarren inkestan

Barakaldoko Udala Irisgarritasun Unibertsaleko Plana garatzen ari da. Herritarren parte-hartzea da oinarrietako bat. Inkesta egin duten pertsonen % 55,3k desgaitasunarekin du zerikusia, eta gainerako % 44,62k ez.
Barakaldoko Udal Aurrekontuen onarpena blokeatu nahi dute EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Podemosek

2024/03/22Barakaldoko Udal Aurrekontuen onarpena blokeatu nahi dute EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Podemosek

Alderdi politikoek batzordetik alde egiteko eta bozketa saihesteko akordio bat izan dute; horrek quorumik gabe utzi du bilera, eta ondorioz, ezin izan da hurrengo osoko bilkurako gai-zerrendan sartu. Premiazko Ogasun Batzordea deitu da, eta, azkenean, aurrekontuen akordio-proiektuaren bozketa egin ahal izan da , oposizioaren abstentzioarekin. 2024ko kontuak datorren asteazkeneko udalbatzan, hilak 27, bozkatuko dira, eta Barakaldok bere historiako aurrekonturik altuena izango du: 140 milioi euro.

Agenda